Astelehenean zabalduko dute antzerki topaketetan parte hartzeko proiektuak aurkezteko epea

Uztarria.eus 2017ko mar. 22a, 12:27
Iazko antzerki topaketetan eskaini zuten 'L'Entresort' obraren hasierako irudia. (Urola Kostako Hitza)

Eskaera egin nahi duten taldeek apirilaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dute proposamena udaletxean. Proposamenak aurkezteko bi baldintza bete behar dira: antzezlana euskaraz izatea eta Euskal Herriko talde batek egindakoa izatea.

Datorren astelehenean, martxoaren 27an, zabalduko du Azpeitiko Udalak Euskal Antzerki Topaketen XXXV. edizioan beren antzezlana taularatu nahi duten taldeentzat proiektuak aurkezteko epea. Eskaera egin nahi duten taldeek edo norbanakoek apirilaren 28ra arte izango dute proiektuak aurkezteko aukera, udaletxean. 

Topaketetan parte hartu nahi dutenek proiektuan zehaztu beharko dituzte obraren aurkezpena, sinopsia, fitxa teknikoa zein artistikoa eta material grafikoa. Proposamenak aurkezteko bi baldintza bete behar dira: antzezlana euskaraz izatea eta Euskal Herriko talde batek egindakoa izatea.