Haur-masaje ikastaro irekia eskainiko dute Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus 2017ko mar. 16a, 15:08

Alde batetik, haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei zuzendutako saioak eskainiko dituzte. Bestetik, 1 eta 6 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako saioak izango dira. Izena emateko azken eguna martxoaren 22a da. 

Iraurgi Ikastetxeak haur-masaje tailer irekia antolatu du datozen asteetarako. Saioen datak, parte-hartzen dutenen araberakoak izango dira. Izan ere, bi taldetan banatuko da ikastaroa. Alde batetik, haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei zuzendutako ikastaroa eskainiko dute. Horiek martxoaren 27an eta apirilaren 3an egingo dituzte saioak, 17:15ean hasita. 1 eta 6 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendutako saioak, aldiz, martxoaren 30ean eta apirilaren 6an izango dira, 17:15etik aurrera. Saioak ordubete ingurukoak izango dira. Bi taldeek leku berean jasoko dituzte klaseak, Iraurgi Ikastetxeko Haur Eskolako eraikinean, hain zuzen.

Bi ikastaroetako izen-ematea 25 euro ordaindu beharko da, eta horretarako azken eguna martxoaren 22a, asteazkena, izango da. Interesa duen edonork eman dezake izena, 943-81 63 80 telefono zenbakira deituta edota hh@iraurgi.com helbide elektronikora idatzita. Plazak mugatuta egongo dira. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, parte-hartzaileek "masajeen onurez gain, seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera ere izango dute", haurren garapen psikomotorearen eta haurrek beren ingurunea esploratzeak duen garrantziaren ingurukoak, esaterako.