Anestesiaren eta Legen Beltzaren kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko mar. 14a, 12:52
Anestesia.

Sarreren zozketan parte hartzeko Anestesia taldea nongoa den esan beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak. 

Anestesia eta Legen Beltza taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan, hilak 18, eta Uztarria Komunikazio Taldeak horietara joateko bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 23:00etan hasiko dira, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nongoa da Anestesia taldea?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko, martxoak 17, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan, 13:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eusn. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.