Irudimen handiko mozorroak ikusi ahal izan dira bart gaueko festan

Uztarria.eus | Festak
2017ko ots. 28a, 10:48

Aurten ere herritar askok irten du mozorrotuta Inauterietako astelehen iluntzean. Ohiturari jarraituz, herriko hainbat taldek sormen handiko eta asko landutako mozorroak atera zituzten kalera: Nazien taldea tankearekin, disekatutako Afrikako animaliz jantzitako kuadrilla, san¡ferminetako entzierroa irudikatuz mozorrotu zen taldea, Harry Potter eta Lord Voldemort bikotea... Azken urteetan bezala, helduen mozorro lehiaketako sariak banatu zituen Udalak astearte goizaldean. Eguraldia lagun izan zen, eta hainbat herritarrek hori aprobetxatu zuten kalean mozorroen erakustaldiak egiteko. Bakarkako nahiz taldekako ikuskizunek ikusmin handia eragin zuten mozorro festa ikustera kalera atera ziren herritarren artean. 

Mozorro lehiaketako sari banaketa

Tabernak

Girotutako taberna. Etxe zuri tabernak jaso zuen saria. Alizia herrialde miresgarrian istorioan bezala egokituta zegoen. Lau afari jaso zituzten sari bezala.

Banakakoak

Lehen saria. Harry Potter eta Lord Voldemort bikoteak jaso zuen 200 euroko saria.

Bigarren saria. Solo Lobebe bezala jantzita zegoenak jaso zuen 150 euroko saria.

Higarren saria. Bi afariko saria txikle makina bikoteak jaso zuen.

Taldekakoak

Lehen saria. 800 euroko saria nazi bezala mozorrotutako kuadrillak jaso zuen.

Bigarren saria. Sanferminetako entzierroa irudikatuz mozorrotutako kuadrilkak jaso zuen 700 euroko saria.

Hirugarren saria. Love Say kamionetak 500 euroko saria eskuratu zuen. 

Laugarren saria. Disekatutako Afrikako animaliz jantzitako kuadrillak afariak jaso zituzten. 

 

Gaurko egitaraua:

Karnabalei amaiera emateko, suzko zezena izango da plazan, iluntzeko 20:00etan, baina egunean zehar beste hainbat ekintza ere iragarrita daude.

  • 12:00etan: Banda Gaztearen kalejira.
  • 16:00etan: Umeentzako jolasak eta parkea Olazko Andre Mariaren plazan.
  • Irulitza txaranga, kalez kale.
  • 16:30ean: Sokamuturra.
  • 20:00etan: Karnabalei amaiera emateko, suzko zezena plazan, Irulitza txarangaren laguntzarekin.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu