Karnabalak 2017

Lehertzear da mozorroen festa

Uztarria.eus 2017ko ots. 24a, 15:01
Iazko Astelehen Karnabalean haurren desfilean hartutako irudia.

Gaur arratsaldean hasiko dira festak, euskal inauterien jaialdiarekin. Egitarau oparoa prestatu dute datozen egunetarako, eta mozorroek eta jai giroak hartuko dituzte Azpeitiko kaleak. Hementxe dira karnabalak.

AZKEN ORDUKOA: Azpeitiko Ikastola Ikasberriren euskal inauterien jaialdia Izarraitz frontoian ospatuko dute, eguraldiagatik.

Karnabal usaina nabari da herrian, eta ez da harritzekoa, gainean baitira festak. Joan zen zapatuan hasi zen Azpeitia karnabaletarako motorrak berotzen, kaldereroen kalejirarakin. Igandean, berriz, Udal Musika Bandak karnabaletako urteroko kontzertua eskaini zuen, eta atzo, Ostegun Gizen, bandako kideek Alde Zaharreko kaleak eta tabernak girotu zituzten Azpeitiko inauterietako doinuekin. Festan murgiltzen hasita dago herria, baina gaur, ostirala, hasiko dira aurtengo karnabalak. Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoen euskal inauterien jaialdiarekin. Iraurgi Ikastetxeko eta Karmelo Etxegaraiko ikasleek, aldiz, ikastetxean bertan ospatuko dituzte karnabalak, mozorro festarekin.

18:30ean Olazko Andre Mariaren plazan elkartuko dira gaur Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoak, aurreikusi bezala. Baina, azken orduko aldaketa iragarri dute eguerdi partean, eguraldi nahasiak eraginda: ohiko kalejira egin eta jaialdia plazan bukatu ordez, euskal inauterien jaialdia Izarraitz pilotalekuan ospatuko dute; hasteko orduan eguraldiak laguntzen badu Enparanen eta Erdikalean kalejiratxoa egingo dute, baina gainerako guztia frontoian eskainiko dute. Jaialdia bukatutakoan, txotxa izango da Sanagustin kulturgunean. 

Bihar, zapatua, Go!azen ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, 11:00etan eta 13:00etan. Horrez gain, txu-txu trena izago da plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, Bertan Merkatari Elkartearen eta Udalaren eskutik. 

Igandean, berriz, elegantziak hartuko ditu Azpeitiko kaleak, Elegante Egunean. 09:00etan Izarraitz Txistulari Taldearen diana izango da eta 11:00etan Udal Musika Bandarekin eta Incansables txarangarekin, diana. 12:00etan, aldiz, sokamuturra izango da, eta 12:30ean Itsasiko artzai-inudeen kalejira. 16:30ean sokamuturra izango da berriro eta 19:00etatik 23:00etara Eonian Elektrotxaranga ibiliko da kalez kale, giroa alaitzen. 

Astelehen Karnabalean, otsailaren 27an, mozorroak armairutik ateratzeko txanda izango da. 10:00etan emango diote hasiera prestatutako egitarauari Izarraitz Txistulari taldearen dianarekin. 11:00etan sokako zezena izango da Erdikalean. Plazan, aldiz, zezen txikiak eta poniak. 12:30ean haurren mozorro desfilea, Banda Gaztearekin, txilibiteroekin, erraldoi eta buruhandiekin eta musika eskolako trikitilariekin. Bukaeran, plazan, gaztetxoentzako dantzaldia, jolasak eta gozokiak izango dira. 16:30 sokamuturra eta 17:00etan haurrentzako tailerrak, Olazko Andre Mariaren plazan. 19:30ean: Udal Musika Bandaren eta Urolatarrak txarangaren kalejirak izango dira eta 23:00etan Bide batez taldearen dantzaldia izango da plazan. Gauerdian, aldiz, Itsadiko Ttuntturroak, eta Los Pasai txarangaren eta Bricadeira perkusio taldearen kalejirak izango dira. 01:30ean mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo dute, udaletxean.

Astearte Karnabalean, hilaren 27an, 06:15ean Udal Musika Bandaren dianak esnatuko du eguna eta 07:00etan sokamuturra izango da. 12:00etan banda gazteak kalejira egingo dute eta 16:00etan umeentzako jolasak eta parkea izango dira Olazko Andre Mariaren plazan. 16:30ean sokamuturraren txanda izango da. Karnabalei amaiera emateko, suzko zezena izango da plazan, 20:00etan hasita.

 

Karnabaletako egitaraua osorik, hemen:

Otsailak 24, ostirala: 

  • 18:30ean Euskal inauterien jaialdia.

Otsailak 25, zapatua:

  • Go!azen ikuskizunaren emanaldia, 11:00etan eta 13:00etan Soreasu antzokian.
  • 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era Txu-txu trena.
  • 16:00etatik 20:00etara haur parkea, plazan. 

Otsailak 26, Elegante Eguna: 

  • 09:00etan: Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
  • 11:30ean: Udal Musika Bandarekin eta Incansables txarangarekin, diana.
  • 12:00etan: XXXVIII. Sokamuturra argazki lehiaketa, Imanol Elias Saria, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta. 
  • 12:00etan: Sokamuturra.
  • 12:30ean: Eleganteen pasiera eta Itsasikoen artzai-inudeen kalejira, danbor-joleekin eta San Sebastian eguneko danborradaren karrozarekin. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta Incansables txaranga ere kalez kale ibiliko dira.
  • 12:30etik 15:00etara:  Incansables txaranga, kalez kale.
  • 16:30ean: Sokamuturra.
  • 19:00etatik 23:00etara: Eonian elektrotxaranga, kalez kale.
  • 19:30etik 23:30era: Gau-Erdi txaranga, kalez kale.

Otsailak 27, Astelehen Karnabala: 

  • 11:00etan: Sokako zezena Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak plazan.
  • 12:30ean: Haurren mozorro desfilea, Banda Gaztearekin, txilibiteroekin, erraldoi eta buruhandiekin, eta musika eskolako trikitilariekin. Bukaeran, plazan, jolasak eta gozokiak eta gaztetxoentzat eta kantaldia Kanta Kolore taldearekin.
  • 16:15ean: Zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz Txistulari Taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dituzte. Ondoren, Izarraitz Txistulari Taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalerik kale txistua joz.
  • 16:30ean: Sokamuturra.
  • 17:00etan: Haurrentzako tailerrak, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 19:30ean: Udal Musika Bandaren eta Urolatarrak txarangaren kalejirak.
  • 23:00etan: Bide batez taldearen dantzaldia, plazan. 
  • Gauerdian: Itsasiko Ttuntturroak, kalez kale.
  • 01:30ean: Mozorro lehiaketaren sari banaketa, udaletxean.
  • 02:00etan: Los Pasai txarangaren emanaldia eta Bricadeira perkusio taldearen emanaldia kaleetan zehar.

Otsailak 28, Astearte Karnabala:

  • 06:15ean: Udal Musika Bandaren diana.
  • 06:45ean: Zezenaren irteera Izarraitz Txistulari Taldeak eta Udal Musika Bandak gidatuta.
  • 07:00etan: Sokamuturra.
  • 12:00etan: Banda Gaztearen kalejira.
  • 16:00etan: Umeentzako jolasak eta parkea Olazko Andre Mariaren plazan.
  • Irulitza txaranga, kalez kale.
  • 16:30ean: Sokamuturra.
  • 20:00etan: Karnabalei amaiera emateko, suzko zezena plazan, Irulitza txarangaren laguntzarekin.