Sagardotegira irteera antolatu du Baigerak, martxoaren 16rako

Uztarria.eus 2017ko ots. 23a, 14:44

Sagardotegira joan aurretik txangoa egingo dute Asteasuko Muskerraren bidetik. Ondoren, bazkaltzera joango dira Petritegira eta arratsaldean Garbera merkatal gunera joango dira. Izena emateko azken eguna martxoaren 13a izango da. 

Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak, Petritegi sagardotegira irteera antolatu du, martxoaren 16rako. Izen-ematea zabalik izango da martxoaren 13ra arte, Baigeraren bulegoan, eta 30 euro ordaindu behar da.  

Ibilaldiaren egunean, 09:00etan irtengo dira autobusez San Martin egoitza aurretik, Asteasura. Hara 10:00ak aldera iristea aurreikusten dute, eta iritsi ondoren, Buskarraren bidetik ibilaldia egingo dute, bi txandatan. 14:00etan Petritegi sagardotegira joango dira bazkaltzera, eta ondoren Diskopetrira joango dira kafea hartzera. Arratsaldean, berriz, Garbera merkatal gunera joango dira.