Zakurrak lotuta ibiltzeko eta haien gorotzak jasotzeko dei egin du Udalak

Uztarria.eus | Udala
2017ko ots. 17a, 11:17

Azpeitiko Udalak zakurrak lotuta eramateko eta horien gorotzak jasotzeko eskatu die herritarrei. Horretarako kartelak jarri dituzte herriko hainbat belarditan, Azpeitia txukun lemapean. 

Bidali:  

Erantzunak

earki | 2017-02-17 : 12:12

Uffff
Zenbait arroputzei ederki kosta behar zaie beraien zakurren gorotzak jasotzera makurtzea eta are gehiago lotuta eramatea.Arrigarria zenbaiti nola gustatzen zaien beste oinezkoak gorotza dariela ikustea beraien zakurtzarrengatik.

Maldon | 2017-02-17 : 21:32

Zakurra zurea bada,
zergatik kakak guztiontzat?

makolo | 2017-02-17 : 22:47

Europako leku askotan ,onartezina da txakurrak gizakiarekiko edo beste txakur batekiko eduki dezaken jarrera txarra edo intimidazioa..horretarako gizakiei bezala irakasten diete,taldean nahiz bakarkako lanak eta terapiak eginez...
Emen aldiz, mentalitate desberdina dugu, baserri mundukoa , hau da gure etxea ondo babesten duen bitartean ondokoari egin dezala hortzaka¡¡¡Neri bost axola¡¡
Gainera honelakoak entzunbeharrean egoten gara txakur-jabeei ;
-Bildurtuezkeo txarro dek,txakurrek usaitu iteik bildurre.
-Hortzakaik eztik iten jolasien zabillek,lasai¡¡¡(kalekume hauek)
Benetan lotsagarria eta errespeturik gabekoa iruditzen zait txakur jabe gehiengoaren ikuspegia bere txakurrarekiko.
Baboseoik ez esate deu festatan , baino hasi zeuen txakurrarengandik¡¡¡

INIXI29 | 2017-02-18 : 17:08

Oso ondo iruditzen zait,kartel hoyek jartzea. Zergaitik jarri dituzte? Ez al zekiten txakur jabeek hori egin behar zela?
Eta orain, kartelak jarri ondoren, aholku edo agindu hoiek bete arazteko ba al dago inor?ta betetzen ez duenari ixunik jarriko al zaio?

Ekologist | 2017-02-18 : 18:36

Errepresioa ez da bidea, txakur kaka naturala da eta usai goxokoa.

gaztie | 2017-02-20 : 12:34

Ez du axola txakurrek kaka egiteko ere lekurik ez izatea herritzat dugun pertzonentzat soilik eraikitako zementu puska honetan, ezta benetan gure herria "zikintzen" duten enpresari handien inpunitatea ere.

Gora kausa banalen Hooliganismoa!

Nire zaborra inolako inposaketarik gabe gestionatzeko eskubidearen kanpainaren ondoren ("Nik basurie gogo putie emandakuen botakoiat" bezala ezagutua), txakurren kaka jasoaraztekoa.
Hurrengoetarako bizikleteroen harrotasunaren aurkako kanpaina, sokamuturraren eskubide historikoen aldekoa eta gaztetxoek restaurantetan ematen duten gerrarekin amaitzekoa.

Herriko kaleak betetzeko moduko manifak antolatzeko gai inutilak beherapenetan daude egungo gizartean, baita herriko arazoei aurre egiteko dauden ordezkarien ekintzen onezpena lortzekoa ere. Aprobetxa ezazue!!!

Behera pistinetako tarifak! futbolean ez gure plazatan! Botelloiak nire auzotik kanpora! etorkinek diru laguntzekin egiten dituzten iruzurrei Stop!

Batu "Ciudadanos" made in Euskal Herrian.
Taberna, sozidade eta interneteko txoko guztietan aurkituko gaituzue.

Maduro kanpora! Leopoldo Askatu!

Ekologist | 2017-02-20 : 19:53

Beti datorkigu denean politika ikusten duten pertsoma tristeak, politizatu eta politizatu ereduetaz. Jakin gabe eta noski proposatu gabe beren eredua, bizitza kritika bat da eta lasai koherentziaz berehala pasatzen da. Eskerrak batzuek argia ikusten duten eta gu bezalako tontoak argitu.

alaken | 2017-02-20 : 22:00

Kartelak jartzea ondo dago, baina Azpeitian zakur jabe askorek kasurik ez dute egiten.
Lotsagarria da, zelai luze, Loiolabideko pasealekua eta beste hainbat leku nola topatzen ditugun egunero. Espaloiak eta zelaiak zakur kakaz josita, eta zakurren lepokoari dagokionez, jabeek lepotik zintzilik apaingarri moduan eramaten dituzte.
Arazo hau nola konpondu?. Mugitu daitezela udaltzainak, auto munizipala gutxiago erabiliz. Eta zelatatu ditzatela arauak betetzen ez dituzten zakur jabeak.

makolo | 2017-02-22 : 12:56

Kaka naturala denez egin dezagun kakainero eguna¡¡¡¡kaka ikusi ezin dutenen harrokeriaren aurkako kanpaina.
MARTXOAK10 EGIN DEZAGUN KAKA KALEAN 15000 biztanlek gehi 2000 TXAKURREK GORRA XIMORRA ETA KONPOSTA¡¡¡

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu