Haur Hezkuntzako jolastokia eraldatzeko prozesu parte-hartzailea abian dute Karmelo Etxegarain

Uztarria.eus 2017ko urt. 31a, 16:57

Euskal Herria kaleko Haur Hezkuntzako eraikinean jolastokia eraldatzeko prozesua abian jarri dute Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Udalarekin elkarlanean. "2 eta 6 urte bitarteko haurren nahi eta beharretan oinarritutako jolastoki berri bat egin nahi dugu, eta horretarako elkarlana eta auzolana izango ditugu ardatz", adierazi dute arduradunek. Prozesu parte-hartzailea bultzatu nahi dute, beraz, eta horren berri emateko eta parte-hartzea sustatzeko egin dute Elkartoki proiektua izeneko bideo hau.