Zazpi hilabetetik bi urte arteko haurrentzat igeriketa ikastaroa antolatu du Kirol Patronatuak

Uztarria.eus 2017ko urt. 31a, 12:44

Gurasoak eta haurrak batera egingo dute ikastaroa, eta saioak zapatu goizetan izango dira. Otsailaren 7an zabalduko da izen-ematea.

Udal Kirol Patronatuak zazpi hilabetetik bi urteko haurrei zuzendutako igeri ikastaroa eskainiko du apiriletik ekainera bitartean. Gurasoak eta haurrak batera egingo dute ikastaroa, eta saioak zapatu goizetan izango dira. Orduerdiko saioak izango dira, eta hiru ordutan eskainiko dituzte: 09:30ean, 10:00etan eta 10:30ean.

Prezioari dagokionean, Kirol Patronatuko bazkideek 39,55 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 69,23 euro. Izen-ematea otsailaren 7an zabalduko da.

Kirol Patronatuak jakinarazi du igerileku txikia itxita egongo dela bestelako erabiltzaileentzat ikastaroak irauten duen bitartean, 09:30etik 11:00etara.