Xanti Rodriguez argazkilaritzako Goya Saria jasotzeko atarian gelditu da

Uztarria.eus 2017ko urt. 31a, 11:23

Argazkilaritzako Goya Saria jasotzeko atarian gelditu da Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1978). Otsailaren 28an jakinarazi zituzten saridunak, eta azpeitiarrak ez du saririk jaso. Aragoiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak (AFPA) banatzen ditu sariok, eta Sorkuntza Librea arloaren barruan hautatu zuten Rodriguezen irudia finalerako. 

Ez da argazkilari azpeitiarra Goya sarietako finalisten artean izan den aurreneko aldia. Izan ere, 2015ean publizitate arloko Goya saria eskuratu zuen Rodriguezek, Azpeitiko Topa tabernarentzako egindako diseinu proiektuaren barruko argitaratu gabeko lan bati esker. 2011n eta 2013an, aldiz, esku hutsik itzuli zen Goya sarietatik.