Balentina Agirre Elorza plaza izendatzeko ekitaldia, bideoan

Uztarria.eus 2017ko urt. 30a, 18:18

Balentina Agirre Elorza emaginaren izena darama, joan den zapatutik, Artzubia, Jose Artetxe eta Ildefonso Gurrutxaga kaleen arteko jolas parkea dagoen plazak. Azpeitiko kale izendegiari lehen emakume izena gehitu zaio, horrenbestez eta, hori gogoan, ekitaldi berezia egin zuten zapatu eguerdian, plazan bertan. Han jasotako irudiekin, hitzekin eta doinuekin osatutako bideoa da hau.