Ia 200 lagunen eta senideen omenaldi beroa jaso dute Jorge del Cidek eta Nerea Odriozolak

Uztarria.eus 2017ko urt. 30a, 13:26

Jorge del Cid auto gidariak eta haren kopilotu Nerea Odriozolak 200 bat lagunen eta senideen aitortza  jaso zuten joan den zapatuan. Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketan azpitxapeldun izan ziren auto gidaria eta kopilotua 2016an, eta lorpen hori tarteko prestatu zieten Loiola hoteleko festa Loiola hotelean. 

Omenaldiko argazki gehiago, Urola Kostako Hitzaren webgunean