Kirol Patronatuaren hainbat jardueratan izena emateko aukera zabalik dago

Uztarria.eus 2017ko urt. 27a, 17:37
Pilates saio bat, igerilekuan. (Azpeitiko Udal Kirol Patronatua)

Zumba, abdominal hipopresiboak, pilates, Total Training edo Jump bezalako ikastaroetako hainbat taldetan libre daude plazak. Igerilekuan eskatu behar da informazioa.

Eskaintzen dituen kirol jarduera desberdinetan izena emateko aukera zabalik dagoela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak. Zumba, abdominal hipopresiboak, pilates, Total Training edo Jump bezalako ikastaroetako hainbat taldetan libre daude plazak, eta izena eman daiteke horietan. "Ordutegi eta ekintza eskaintza zabala du nahi duenak eskura", azaldu dute Kirol Patronatuaren arduradunek.

Informazio gehiago behar duenak igerilekura joan edo hango 943814121 telefonora deitu dezake. Izena eman nahi duenak, berriz, igerilekutik pasatu beharko du.