Sansebastianak 2017

Jolastokiak eta kaleak bete dituzte ikastetxeetako danborradek

Uztarria.eus 2017ko urt. 19a, 18:51

San Sebastian bezpera astegunean den aldioro bezala, gaur ere herriko ikastetxeetako ikasleak izan dira danborrak astintzen aurrenak. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko HH2koak izan dira goiztiarrenak; eguerdi partean ospatu dute haiek festa. Gainerakoek arratsaldean zuten festetako lehen danborradarekin zita. Karmelo Etxegarain -Euskal Herria eta Perdillegi kaleetan- eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrin jolastokietan egin dituzte danborradak. Iraurgi Ikastetxekoak, aldiz, aurten kalera atera dira; festetako danborrada nagusien antzera, Alde Zaharreko kaleetan ibili dira, parrokian eta plazan geldiadiak eginez.