Sansebastianak 2017

Beñat Aldalur, ISB-ren taldearen zuzendaria: "Badakit egunean bertan kirioak dantzan jarriko zaizkidala"

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 17a, 14:51
Beñat Aldalur izango da ISBren taldearen zuzendaria. (Maialen Etxaniz)

Beñat Aldalurrek (Azpeitia, 1992) zuzenduko du ISBren talde berria.

Zer dela-eta zuzendari?

Mendizaleekin atera naiz danborra jotzen azken lauzpabost urtean. Aurten, ISBk taldea ateratzea erabaki du, eta haiekin irtengo al nintzen galdetu zidaten. Zuzendari ateratzea nahi nuela-eta aukerarik ba al zegoen galdetu nien. Baiezkoa jaso nuenez, ni izango naiz zuzendaria.

Lehengo astean egin zenuten lehen entsegua. Gehiago jardun al duzu?

Abestiak nahikoa menperatuta nituen joan den ostegunerako. Baina mendizaleek barrikak jotzen dituzte, eta ISBkoek danborrak. Beraz, aldea badago. Horregatik, Unai Frantsesenari sansebastianetako abestien diskoa eskatu nion, eta hura jarrita aritu naiz etxean entseatzen.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean