Igerileku ondoko zubia itxita egongo da lanorduetan ostegunetik asteartera arte

Uztarria.eus 2017ko urt. 11a, 18:59

Urola ibaiaren uholde arriskuak txikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute Sanjuandegin. Abenduan igerilekutik saihesbideko biribilgunerako tartea oinezkoentzat itxi zuten eta, orain, igerileku ondotik Loiolabidera doan zubia da (argazkian) egun batzutan itxiko dutena, igerileku pareko ibai ertzeko horma eraikitzeko. Hain zuzen ere, ostegunetik asteartera, lanorduetan ezingo da zubia erabili. "Izan ere, horma egiteko makineriak pasabide osoa okupatzea aurreikusten dute teknikoek eta, segurtasunagatik, itxi egingo da", jakinarazi du Udalak. Beraz, urtarrilaren 12an, 13an, 16an eta 17an, 08:30etik 17:30era pasabidea itxita egongo da; gainerako orduetan, eta asteburuan, erabili ahal izango dute oinezkoek zubia, horretarako egokituko duten behin-behineko pasabidea erabiliz.