Erotikan plax!-eko kideak elkarrizketa digitalean izango dira

Uztarria.eus 2017ko urt. 30a, 10:19
Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal, Arremanitz kooperatibako kideak.

Otsailaren 6an, 12:30ean hasita, ordubetean, zuek egindako galderei erantzungo diete Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Arremanitzeko kideek. Erotikan Plax! sexu eta bikote aholkularitza eskaintzen dute biek. Bidali zure galderak hona

Arremanitz kooperatibako kideak dira Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal. Hezkidetzaren, sexualitatearen eta tratu onen inguruko saioak eskaintzen dituzte herriko ikastetxeetan, eta horrez gain, Plax! bikote aholkularitza eskaintzen dute hilean sei orduz, Sindikatu Zaharrean. 

Horiei nahi dituzuen galderak egiteko tartea izango duzue otsailaren 6an, 12:30ean, uztarria.eus-eko elkarrizketa digitalean. Bidali ordurako zure galderak hona.