Egurra ta kitto taldearen hiru disko zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko urt. 5a, 13:47
Egurra ta Kitto.

Gure ordua diskoa taldearen zenbatgarrena den erantzun behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Erantzun zuzena laugarrena da, eta zozketan parte hartu duten bi lagunek asmatu dute. Beraz, honakoak dira irabazleak: Jesus Mari Bereziartua Gurrutxaga eta Nekane Zubeldia Mariñelarena.

Egurra ta Kitto taldearen hiru disko zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Abenduaren 27an jarri zuen abian Uztarriak zozketan parte hartzeko aukera. Gure ordua diskoa taldearen zenbatgarrena den erantzun behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Hiru disko zozkatzen baziren ere, bi lagunek erantzun dute zuzen. Horrenbestez, Jesus Mari Bereziartua Gurrutxaga eta Nekane Zubeldia Mariñelarena dira zozketaren irabazleak.  

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da saria nola eskuratu behar duten adierazteko.

Diskoak salgai, aurkezpena zapatuan

Egurra ta kittoren diskoa salgai ere jarri dute, eta Orkatz Kultur Elkartean eros daiteke. Bestalde, Gure Ordua Tourreko aurreneko kontzertua zapatuan, hilaren 7an, eskainiko du Egurra ta Kittok, Azpeitiko Gaztetxean. Egun horretarako "festa berezia" antolatu dute, eta dantzariak nahiz kolaborazioak izango direla aurreratu dute, tartean Bad Sound System taldearena. 22:00etan hasiko da jaia eta 04:00ak arte luzatuko da.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.