Iban Bergararen euskal mitologiako txotxongiloak, Sanagustineko erakusketa berrian

Uztarria.eus 2016ko abe. 29a, 18:13

Erakusketa berria jarri dute Sanagustin kulturgunean. Gaur hasi eta urtarrilaren 10a bitartean, Iban Bergara azpeitiarrak egindako txotxongiloak ikus daitezke kulturguneko erakusketa gunean. Udalak eta Kultur Mahaiak aurten banatu dituzten Sorkuntza Beketako bat jaso zuen Bergarak (1.000 eurokoa), euskal mitologian oinarritutako txotxongiloak sortzeko proiektuarekin. Orain, proiektuak eman dituen fruituak jendaurrean aurkeztu ditu, beka jaso zuenean adierazi zuen asmoa gauzatuz.

Euskal Herriko mitologiako hamar pertsonaia eta dozena pasatxo txotxongilo ikus daitezke Sanagustinen; horiez gain, umeek jolastu eta esperimentatu ahal izateko kutxa bat ere jarri dute, txotxongilo eta material gehiagorekin.