Datorren udazken hasieran estreinatuko dute 'Pasaiako Badia' dokumentala

Uztarria.eus 2016ko abe. 29a, 13:21

Oinatzak produkzioakeko kideek 10.000 eurotik gora bildu dituzte crowfunding kanpainari esker. Hainbat erakusketa jarriko dituztela iragarri dute filmaren egileek.

Oinatzak produkzioakek Pasaiako badia dokumentalaren crowfunding kanpainaren baloarazio positiboa egin du; izan ere, lan hori egiteko 10.000 eurotik gora jaso dituzte 40 egunetan. Oinatzakekoek azaldu dutenez, helburua kanpainaren lehenengo lau egunetan bete zuten. 8.000 euro biltzea zuten xede, eta gainditu dute zenbateko hori, 300 lagunek baino gehiagok egindako ekarpen ekonomikoari esker.

Dagoeneko grabaketa, edizio, posprodukzio eta hedapen lanetan murgilduta dabiltza Oinatzakeko kideak, eta haiek esan dute, gauzak ondo bidean, 2017ko udazkenaren hasieran estreinatuko dutela filma.

 

Albistea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.