Geltoki aldaketak izango dira zapatuan, San Silbestre lasterketa dela eta

Uztarria.eus 2016ko abe. 28a, 14:19
Iazko San Silbestre lasterketako irudia.

11:00etatik 13:00etara Julian Elorzako, Burdinbidearen Euskal Museoko eta anbulatorio pareko autobus geltokiak bertan behera geldituko dira.

Datorren zapatuan, abenduaren 31n, urteroko San Silbestre lasterketa izango da. Hori dela eta, 11:00etatik 13:00etara Julian Elorzako, Burdinbidearen Euskal Museoko eta anbulatorioko autobus geltokiak bertan behera geldituko dira.

Julian Elorzako eta Burdinbidearen Euskal Museoko geltokiak saihesbideko autobus geltokira pasako dira, museoko oinezkoentzako zubiaren parera, hain zuzen. Anbulatorioko autobus geltokiak, berriz, Loiolako Etorbideko (Esklaba pareko) geltokietara pasako dira.