Uztarriak bazkideen batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2016ko abe. 28a, 10:18

Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. 2016ko balantzea, 2017rako aurrekontua eta etorkizunerako erronkak izango dira hizpide batzarrean.

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, hilak 28, egingo du urteroko bazkideen batzar nagusia. Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.

2016ko balantzea, 2017rako aurrekontua eta aurrera begirako hobekuntza eta berrikuntza proposamenak izango dira hizpide batzarrean.

Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:

1.- 2016ko ekintzen balantzea

         - Uztarria Komunikazio Taldearen 2016ko laburpena

                            - Uztarria herri aldizkaria

                            - www.uztarria.eus

                            - Irudhitzen lehiaketa

                            - Bota lasai! kale inkesta.

         - Eregi: Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresa

2.- 2016ko balantze ekonomikoa eta 2017rako aurrekontua

3.- Etorkizuneko erronkak

         - Dokumental zikloa

         - Hobekuntza eta berrikuntza proposamenak

         - Urola Kostako Hitzarekin, lankidetzarako prozesua

4.- Galdera-erantzunak

Uztarriaren bazkide guztiak zaudete gonbidatuta.