Itsasik santotomasetan zozkatutako sariak badu jabea

Uztarria.eus 2016ko abe. 27a, 19:17

5.701 izan da aurtengo zenbaki saritua eta jabeak jaso du dagoeneko zegokion otarrea.

Urtero legez, plazan postua jartzeaz gain, Santo Tomas egunean Gabonetako otarrea zozkatu zuen Itsasi Euskal Kultur Taldeak. 5.701 izan da aurtengo zenbaki saritua eta jabeak jaso du dagoeneko zegokion saria.

Ordezko zenbakia ere atera zuten Itsasikoek, 2.798a; baina zenbaki nagusiaren jabea agertu denez, baliogabe gelditu da bigarren hori.