Urrestildarrek eta lasaotarrek ere jaso dute Mari Domingiren eta Olentzeroren bisita

Uztarria.eus 2016ko abe. 27a, 10:33

Joan den ostiralean eta zapatuan, abenduaren 23an eta 24an, Mari Domingiri eta Olentzerori harrera egin zioten lasaotarrek eta urrestildarrek. Lasaora ostiral arratsaldean iritsi ziren Mari Domingi eta Olentzero, eta horiekin izan ostean, elizan urtero jartzen duten jaiotza ikustera joan ziren auzoko hainbat gaztetxo. 

Urrestillan, berriz, zapatu goizean Gabon eskean irten ziren dozenaka lagun, trikiti nahiz pandero doinuekin, eta Gabon-kantak abestuz, bazterrak alaitzera. Arratsalde-gau partean jaso zute horrenbeste itxarondako bisita, Mari Domingirena eta Olentzerorena, hain zuzen. Giro ederran, haiei harrera egitera gerturatu ziren hainbat eta hainbat haur eta guraso.