Goienetxe Fundazioko kideek eskulanen postua jarri dute azokan

Uztarria.eus 2016ko abe. 20a, 11:53

Azpeitiko Antxieta egoitzan bizi eta bertan lanean aritzen diren Goienetxe Fundazioko kideek postua jarri dute gaur, asteartea, asteroko azokan. Fundazioko erabiltzaileek eskuz egindako bufandak, kafe kapsulekin egindako bitxiak eta giltzatakoak jarri dituzte salgai, besteak beste. Postua bisitatu eta eskulanak erosi nahi duenak eguerdira arte izango dute horretarako aukera, udaletxeko arkupean.