Arbola zaharrak bota eta berriak landatu dituzte Loiolako Santutegi atzeko lorategietan

Uztarria.eus 2016ko abe. 20a, 18:29

Loiolako Santutegiko atzekaldeko lorategietan hainbat zuhaitz bota dituzte azken egunetan; Juan Joxe Agirrek joan den astean ateratako argazki honetan ikus daiteke horietako bat. Kimu Bat lorezaintza etxekoak izan dira lanak egin dituztenak. Hango Mitxel Igarataundik azaldu duenez, bi gunetan kendu dituzte zuhaitzak. Goikaldean, "amabirjinaren irudia-eta dauden inguruan", lau norteko haritz edo haritz amerikar bota dituzte, zahartuta eta "arriskuan" zeudelako. Kanposanturako bidean zeudenak dira kendu dituzten besteak, "akaziak gehienak". Kasu horretan, "inausketa desegokiak" eraginda "itxura zantarra" zuten arbolek, Igarataundiren esanetan. Horrela, albo batean zeuden zuhaitz guztiak kendu eta, haien ordez, berriak landatu dituzte, astigarrak eta nekostak, kanposantu bideko bi alboetan.