Erraustegiaren kontrako elkarretaratzea egin dute Altuna y Uriaren bulegoen atarian

Uztarria.eus 2016ko abe. 16a, 20:22

Lapurretarik ez! Errausketarik ez! leloarekin, elkarretaratzea egin dute gaur arratsean Altuna y Uria enpresak Loiolan dituen bulegoen atarian. Hogei lagun inguru elkartu dira errausketaren kontrako ekimenean. Ertzainak ere bertaratu dira eta, Azpeitiko Ernaik Twitterren adierazi duenez, elkarretaratzera eraman duten "materiala miatu eta pintura potea eraman" dute poliziek. Altuna y Uria da Zubietako erraustegia eraikiko duen enpresa taldearen kideetako bat.

(Argazkiak: Azpeitiko Ernai)