Igerilekutik saihesbideko biribilgunerako tartea oinezkoentzat itxita dago gaurtik, lanengatik

Uztarria.eus 2016ko abe. 12a, 18:32

Sanjuandegi eta Loiolabide lotuko dituen zubia eraikitzeko lanekin batera, Urola ibaiaren uholde arriskuak txikitzeko lanak ere ari da egiten Udala inguru horretan. Horrela, besteak beste, igerilekutik saihesbideko biribilgunera arteko ibai ondoko baranda kendu eta pareta egiten ari dira (argazkian). Lanak direla eta, gaur hasi eta datozen bizpahiru asteetan oinezkoentzat itxita egongo da tarte hori, "obrak lasaitasunez egin eta herritarren segurtasuna bermatzeko" helburuarekin.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)