Bihar, hilak, 13, Santa Lutzitako feria egingo dute Zumarragan, eta hori dela eta, Zumarragako hainbat geltokik ez dute erabilpenik izango egun osoan zehar. Ondorioz, Zumaia eta Zumarraga lotzen dituen UK06 autobus zerbitzuan aldaketak egongo dira, bi norazkoetan.
Zumaiatik Zumarragarako noranzkoan bertan behera geldituko dira Labeaga 14, Ipiñarrieta 2 eta Poblado aparicio geltokiak. Hala, Okendoko sarbidean, Argixaon eta Ospitalean bakarrik geldituko da autobusa. Zumarragatik Zumaiarako noranzkoan, berriz, Ospitalean, Argixaon eta Renfen geldituko dira autobusak, eta bertan behera geldituko dira Elizalde eta San Gregorio geltokiak.