Ez da proiekturik aurkeztu sansebastianetako karroza lehiaketara

Uztarria.eus 2016ko abe. 7a, 11:59
Iazko sansebastianetako karroza. (Azpeitiko Udala)

San Sebastian Eguneko karroza enkargu bidez egitea erabaki du Udalak. Horretarako azken urteetan karroza egin duten hainbat herritarrekin bilduko da.

Joan den azaroaren 30a izan zen sansebastianetako karroza lehiaketara proiektuak aurkezteko epea, baina ez zen proiekturik aurkeztu. Azken urteetan lehiaketa bidez aukeratu izan du Udalak San Sebastian Eguneko karroza, baina aurten enkargu bidez egitea erabaki dute. Horretarako azken urteetan karrozak egin dituzten herritarrekin bilduko da Udala.

Aurtengo karrozaren gaia Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena da.