Stop-a buruz behera?

Uztarria.eus 2016ko abe. 7a, 10:07

Joan den astelehenetik daude martxan Azpeitia-Beizama autobus lineako geltoki berriak. Horiek direla eta, hainbat bide seinale jarri dituzte. Astelehenean, geltokiak martxan jartzearekin batera, jarri zituzten bistan bide seinaleak, eta hara non eta Stop bat alderantziz agertu den Azpeititik Urrestillarako errepidean. Seinaleak ez du agerian denbora asko eman. Izan ere, atzo, asteartea, alderantziz jarritako Stop-a dagoeneko estalita zegoen. Gaur omen dira seinalea aldatzekoak.