Azketako iturriko lauburua kendu dute

Uztarria.eus 2016ko abe. 1a, 12:21

Xoxotera bidean dagoen Azketako iturrian duela aste batzuk jarri zuten lauburua kendu dute. Urteetan leku berean zegoen Jesusen Bihotzaren irudiaren gainean jarri zuten lauburua, eta orain egurrezko xafla hori kendu dute.