Euskararen Eguna ospatuko dute herriko ikastetxeetan

Uztarria.eus 2016ko aza. 30a, 12:42
Iazko Euskararen Egunean ateratako irudia.

Aurtengoan abenduaren 3a zapatua izanik, ikastetxeek egun ezberdinetan ospatuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna. Ospakizunaren hasten aurrenak Karmelo Etxegarai, Urola eta Iraurgi izango dira, eta egitarau oparoa prestatu dute ostiralerako. Astelehenean, berriz, Azpeitiko Ikasberri Ikastolaren txanda izango da. 

Euskararen Nazioarteko Eguna izango da datorren zapatuan, abenduaren 3an, eta hori ospatzeko egun osoko egitarauak antolatu dituzte Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Urola Ikastolan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Iraurgi Ikastetxean. Aurtengoan abenduaren 3a zapatua izanik, ikastetxeek egun ezberdinetan ospatuko dute Euskararen Eguna. Ospakizunaren hasten aurrenak Karmelo Etxegarai, Urola eta Iraurgi izango dira. Izan ere, datorren ostiralerako, abenduaren 2rako, hainbat ekimen prestatu dituzte. 

Urola Ikastolan, DBH1 eta DBH2ko ikasleek ibilaldi neurtua egingo dute Urrestillara. Horrez gain, Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute lelopean egin dituzten lanak ere ikusgai egongo dira. DBH3ko eta DBH4ko ikasleek, berriz, jolasak, pelikulak eta hamaiketakoa izango dituzte.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, berriz, honakoak dira egingo dituzten ekimenak:

 Goizean:

  • Euskal musika.
  • Ikastolaren apainketa
  • Irratsaio berezia: abestiak,bertsoak,esaera zaharrak, euskal kantak...
  • Irteerak.
  • Ipuin kontaketak, bideoak.
  • Idazlea gelan.
  • Marrazkiak.
  • Dantzak.
  • Euskal abestiak.

 Arratsaldean:

  • Euskal musika.
  • Flashmoob - Txatxangorriraren dantza.
  • Jolasak.
  • Askaria.

Iraurgi Ikastetxean ere ostiralean ospatuko dute Euskararen Eguna, eta egitaraua oparoa prestatu dute egun horretarako. Honakoa da egitaraua:

09:00etanLehen Hezkuntzako 3 eta 5. mailakoak Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentrora joango dira egun pasa.

09:30ean: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoengana joango dira emanaldi txiki bat eskaintzera. Abestiak kantatuko dituzte, eta asmakizun-sorta ederra eramango dute txikienek buruak astindu ditzaten. Olerki eta jolasez ere gozatu ahal izango dute.

Ondoren: Haur Hezkuntzakoek banderatxoak egingo dituzte Bizi euskaraz leloarekin.

09:30ean:Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoengana joango dira emanaldi txiki bat eskaintzera. Abestiak kantatuko dituzte, eta asmakizun-sorta ederra eramango dute txikienek buruak astindu ditzaten. Olerki eta jolasez ere gozatu ahal izango dute.

OndorenLehen Hezkuntzako 5. mailakoek azken aldian hitanoa landu ondoren sortu dituzten horma-irudiak ikusgai izango dira ikastetxean, eta jarraian, Sanagustin kulturgunera eramango dituzte han zintzilikatzeko.  

15:00etatik aurrera: Horma-irudi erraldoia egingo dute haurrek eta talde-argazkia aterako da. Jarraian, Behin betiko, Ahoa bizi, Belarriak prest… eta antzeko euskal kantak abestuz  kalejira egingo da.

Jarraian: Aurpegi-margotzea, dantza eta kanta ekitalditxoa mailaka eta ikus-entzunezko emanaldia.

Ondoren: Behin betiko, behin betiko” abestia kantatuz amaituko da ekitaldia. Irteera bateratua egingo da Behin Betiko abestia kantatuz eta “Bizi euskaraz” banderatxoak astinduz.  

(Jolas-orduan eta sarrera-irteeretan euskal-musikaz alaituko da jolastokia).

15:40-16:40:Lehen Hezkuntza 1 eta 2koek herri-kiroletan hartuko dute parte.

15:45etik aurrera: Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek, Euskara ikasgaiko orduetan asmatu dituzten olerkiak 4.mailako ikasleei irakurriko dizkiete.

Jarraian LH4 eta 6koek aste guztian asmatu dituzten euskararen aldeko lelo, olerki eta bertsoak horma-irudi batean itsatsiko dituzte. Gero, talde-argazkia egingo da.

16:45ean: Euskararen Eguneko manifestua irakurriko da eta ondoren, ikasleek aste osoan landu duten “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” abestia kantatuz emango zaio amaiera egun berezi honi.

DBH eta batxilergoan:

08:30ean: DBH3koak Durangoko azokara joango dira egun pasa.

10:00-11:00 Euskal kulturaren eta euskal artisten inguruko ginkana.

11:15-11:45 Pettiren kantaldia.

13:40-14:10 Gatiburen kontzertua.

10:20ean: DBH4koek bertso-saioa izango dute.

11:15eanJolas-orduan trikitilariek girotuko digute Euskararen Eguna.

11:45ean: DBH1 eta DBH2koentzat Ginkana egongo da (imintzioka, asmakizunak, puzleak, hizkiola, bixkor-bixkor, esamesak, potokumeak, esaera zaharrak, zer da zer? eta tribuaren berbak).

12:00etan: Batxilergokoek Azpeitiko kultur-mahaiko kide diren Kepa Urbieta eta Izaro Zinkunegirekin hitzaldi-solasaldia izango dute.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, aldiz, astelehenean, abenduaren 5ean, ospatuko dute, eta honakoa da prestatu duten egitaraua: 

  • 09:30ean: Egunari ongietorria.
  • 10:00etan: Pregoia.
  • 10:00etan: DBHkoek IV. Euskal Jolasen topaketa. Batxilergokoentzat, aldiz, Ikastolak 50 urte hitzaldia.
  • 10:15ean: Mari Domingiri ongietorrikoa HHkoek. LH1koek eta LH2koek, berriz, agurra Mari Domingiri.
  • 11:00etan: Hamaiketakoa.
  • 11:30ean: HHkoentzat eta LHkoentzat aurpegi-margoketa eta euskara aldarrikatzeko leloen zozketa, LHkoentzat geletan jolasak eta, DBH eta Batxilergokoek, 3x3 txapelketa.
  • 12:00etan: San Sebastian eguneko danborradako zozketa.
  • 12:30ean: Batxilergoko ikasleen paperezko hegazkinen lehiaketa.
  • 13:30ean: Bazkaria aretoan (DBHkoak eta Batxilergokoak).
  • 15:00etan: LH 1.mailakoak, LH 2.mailakoak, LH 3.mailakoak eta LH 4.mailakoak esku lanak egingo dituzte eta HHkoek ipuin kontaketa.
  • 15:30ean: HHkoentzat Haur Jolasak eta Batxilergoko 2. mailakoen eskutik, show-a.
  • 16:30ean: LHkoek Gabonetako zuhaitzaren apainketa.
  • 17:00ean: Egunaren amaiera.