Ekimen ezberdinak izango dira gaur eta bihar, Dinamoan

Uztarria.eus 2016ko aza. 30a, 12:24

Gaur, asteazkena, Bertsoak deseraikitzen saioa eskainiko dute Amets Arzallusek eta Unai Iturriagak 19:00etan hasita. Bihar, berriz, Sorkuntza Beka jaso zuen Inharrak proiektuaren sormen prozesua aurkeztuko dute. 

Gaur, azaroak 30, eta bihar, ez da ekimenik faltako Dinamoa Azpeitiko Sorgintza Gunean. Gaur Bertsoak deseraikitzen saioa eskainiko dute Arzallusek eta Iturriagak, 19:00etan hasita. Inaxio Usarralde gai-jartzaileak gidatuko du saioa, baina ez da bertso saio arrunta izango. Izan ere, bi bertsolariek bertsoa nondik datorkien (hitzetatik, irudietatik...) azalduko diete Dinamora bertaratzen direnei. 

Gaur bertsoak deseraikitzen arituko dira, eta bihar, berriz, proiektuaren eraikitze eta sormen prozesua izango dute hizpide Inharrak proiektuaren egileek. Eider Bereziartuak, Egoitz Arrutik eta Iraia Bereziartuak proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte. Guztira hiru bideoz osatzen da Inharrak eta aurrenekoaren proiekzioa ere eskainiko dute, 20:30etik aurrera.