Ane Bastida: "Gogotsu eta ilusioarekin, baina urduri ere banago"

Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 30a, 12:16
Ane Bastida. (Mikel Nieto)

Azpeitiarra igandean igoko da Hesian taldearekin aurrenekoz oholtzara Durangon (Bizkaia).

Proposamena “ilusioz” jaso eta “buruari hainbat buelta eman ostean”, Hesian taldeari baiezkoa ematea erabaki zuen Ane Bastidak (Azpeitia, 1987). Hala, musikaren munduan beste pauso bat eman du baxu-jotzaileak. Igandean igoko da talde horrekin aurrenekoz oholtzara Durangon (Bizkaia). Hasteko “gogoarekin” dagoela dio.

Nola hartu duzu erronka?

Gogotsu eta ilusioarekin, baina urduri ere banago; izan ere, aurrerantzean lan asko egin beharko dut. Talde ospetsua da Hesian, eta jende asko mugitzen du. Beraz, zuzenekoa ahalik eta ondoen egiteko presioa handiagoa da. Erronka polita da, ordea. Baxu-jotzaile moduan erronka asko izan ditut, talde batekin ematen duzun lehen kontzertua beti izaten da erronka, eta denak gainditu ditut. Horregatik, oraingoa ere ondo ateratzea eta momentuaz gozatzea nahi dut.

Laurobarekin, Izarorekin eta Amor de Tokiorekin ere aritzen zara.

Bai, eta, oraingoz, talde guztietan jarraituko dut. Lotuta ditugun kontzertuak bateragarriak dira. Entseguei dagokienez, talde bakoitzak bat egiten du astean, eta gainerakoa etxean prestatzen dut.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean