Euskal Antzerki Topaketak 2016

Kontxu Odriozolari eta Iñaki Bergara 'Pio'-ri Euskal Antzerki Topaketetan eskainitako omenaldia, bideoan

Uztarria.eus 2016ko aza. 28a, 15:59

Joan den zapatuan, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen azken hitzorduan, aurten hildako Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara Pio azpeitiar aktoreei eskaini zitzaien omenaldi tartean hartutako irudiak dira bideokoak. Ekitaldiaren argazkiak eta kronika ere ikusgai daude Uztarria.eus-en.