Oholak tokiz aldatu eta murala desegin dute Erdikalean

Uztarria.eus 2016ko aza. 22a, 17:27

Joan den astean, Altsasuko atxiloketak salatzeko herrian egin zen elkarretaratzearen atarian, murala margotu zuten Erdikalean (beheko argazkia), Intz tabernaren aurrekaldean dagoen orube hutsaren itxituran. 'Guardia Zibila' hitzak handiz eta gainetik zirrimarratuta, behean 'Alde hemendik' esaldia, eta ezkerraldean Espainiako indar armatuak Euskal Herritik joatea eskatzen duen mugimenduaren ikurra ikus zitezkeen muralean. Gaur goizean, berriz, itxituraren zati batean oholak tokiz aldatuta agertu dira eta, horrenbestez, orain dela egun batzuk margotutako murala deseginda (goiko argazkia).

(Argazkiak: Azpeitiko Ernai)