Trini Fox taldeak 'Gero' kantuaren bideoklipa kaleratu du

Uztarria.eus | Kultura
2016ko aza. 15a, 12:00

Bideoklip berria kaleratu du Trini Fox taldeak, Bila nabil diskoko Gero kantuarena, hain zuzen. Gilen Aldalur (Azpeitia, 1997) eta Suharri Aranburu (Azkoitia, 1998) gitarra jotzaileek eta Iñaki Zubeldia (Azpeitia, 1997) bateria jotzaileak osatzen dute Trini Fox rock taldea, eta horien aurreneko diskoa da Bila nabil

Iaz sortu zuten Trini Fox Aldalurrek, Aranburuk eta Zubeldiak, eta orduztik hainbat kontzertu eskaini dituzte. Azkena joan den zapatuan, Errebaleko festetan. Taldea sortu eta bi hilabetera Gilen Aldalurri elkarrizketa egin zion Uztarria.eus-ek. Orduan ibilbidea hasi besterik ez zuten egin, eta dagoeneko aurreneko diskoa kaleratu dute. Aurrera begira kontzertuak eskaintzen jarraitzeko gogoz daude. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu