Euskal Antzerki Topaketak 2016

Ikasberri Ikastolako ikasleak aktore, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen baitan

Uztarria.eus 2016ko aza. 9a, 13:01

Gaur, asteazkena, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen barruan antolatutako eskola antzerkien azken emanaldiak eskaini dituzte Soreasu antzokian. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko DBH1 eta DBH2ko hainbat ikasle izan dira gaur aktore lanetan aritu direnak, herriko beste ikastetxeetako LH6, DBH1, DBH2 eta DBH3ko ikasleen begiraden aurrean. Inauteri festa batean gertatutako hilketa misteriotsuan oinarritutako Inauteriak obra eskaini dute Ikasberriko aktore gaztetxoek, eta antzerkia eta dantza uztartu dituzte antzezlanean zehar.

Ikasberriko ikasleez gain, Orioko beste hainbat ikasle ere igo dira Soreasuko ohotzara, eta Serafina on line obra eskaini dute. Bi antzezlan horiek taularatuta amaitu dira aurtengo eskola antzerkiko emanaldiak.