Euskal Antzerki Topaketak 2016

IV. Antzerki Eskolen Eguna ospatu dute antzerkizale gaztetxoek

Uztarria.eus 2016ko aza. 6a, 14:29

Gaur, azaroak 6, IV. Antzerki Eskolen Eguna ospatu dute XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen baitan, EHAZEk eta Kabia taldeak antolatuta. 10:30ean eman diote hasiera egunari, eta dozena inguru haurrek hartu dute parte egitasmoan. Antzerki ikerkuntza tailerrak berez plazan egitekoak baziren ere, eguraldiak lagundu ez duenez, Soreasuko sarreran egin dituzte ariketak. Ondoren, plazako kioskora mugitu dira, eta han mimikarekin eta gorputz adierazpenarekin lotutako hainbat jarduera egin dituzte, gurasoen parte-hartzearekin. Goizari amaiera emateko mokadutxoa egin dute Sanagustin kulturgunean.