Baigera I-eko taberna lehiaketa publikora aterako da datozen egunetan

Uztarria.eus 2016ko urr. 31a, 12:44

Lehiaketara aurkeztu nahi dutenek hamabost eguneko epea izango dute beren proposamena udaletxean aurkezteko.

Baigera I-eko taberna-jatetxearen ustiapena lehiaketa publiko bidez esleitzeko prozesua abian da, eta datozen egunetan jakinaraziko dira lehiaketaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari ofizialean eta azpeitia.eus webgunean. Lehiaketara aurkeztu nahi dutenek hamabost eguneko epea izango dute beren proposamena udaletxean aurkezteko. Lehiaketari buruzko edozein zalantza duten interesatuek udaletxean bertan izango dute zalantzak argitzeko aukera.