Uda Txindoki magalean pasatu ondoren, Abel Segurola artzain azpeitiarrak 600 buruko artaldea Loiolako santutegiaren ondoko belardi batera eraman zuen atzo, urriak 30. Aralarretik Azpeitira 50 kilometro inguruko bidea oinez egin zuen Segurolak, eta eguerdian pasatu zen Azpeitiko kaleetatik. Urola Kostako Hitzak irudiak hartu eta bideoa egin du.