Dozenaka lagunen aurrean aurkeztu du Inharrak taldeak bere lehen ikus-entzunezkoa

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 28a, 20:25

Dozenaka herritar bildu ziren atzo, osteguna, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean Inharrak taldearen lehen ikus-entzunezkoaren aurkezpenean. Beraien lehen lanean denboraren inguruan hitz egin dute Egoitz Arrutik eta Iraia eta Eider Bereziartuak. Inharrak ikus-entzunezko bildumako lehena da.

Pasa den ekainean Azpeitiko Udalak emandako sorkuntza bekaren harira egin duten lana da.