Depedro eta Mobydick taldeen kontzertuetarako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko urr. 28a, 15:06

Igandean, urriaren 30ean, Sanagustinen joko duen Mobydick artistaren izen-abizenak asmatu behar zituzten zozketan parte hartu duten bazkideek. Eneko Bursako da erantzun zuzena, eta Eñaut Frantzesenak eta Juanjo Goenagak sarrera bana irabazi dute.

Depedrok eta Mobydickek kontzertuak eskainiko dituzte igandean, urriaren 30ean, 21:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Uztarriak kontzertu horretarako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean eta sarrera bana eskuratu dute Eñaut Frantzesenak eta Juanjo Goenagak.

Mobydick bezala ezaguna den artistaren jatorrizko izen-abizenak asmatu behar zituzten zozketan parte hartu duten bazkideek, eta zuzen erantzun duten parte-hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzun zuzena Eneko Bursako da. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.