Santo Tomas Egunean postuak jartzeko eskaerak azaroan egin beharko dira

Uztarria.eus 2016ko urr. 28a, 14:51
Iazko Santo Tomas Eguneko irudia.

Txorizo postua ipini nahi dutenek azaroaren 10etik 23ra eman beharko dute izena udaletxean. Barazki, fruta, lore, ogia edo etxeko produktuen postuak  ipini nahi dituztenek, berriz,  izena emateko epea azaroaren 30era arte  izango dute irekita.

Abenduaren 21ean, Santo Tomas Egunean, plazan postuak jarri nahi duten herritarrek azaroan zehar egin beharko dute eskaera.

Txorizo postua ipini nahi dutenek azaroaren 10etik 23ra eman beharko dute izena udaletxean. Postuen zozketa, aldiz, azaroaren 24an egingo dute, 20:00etan udaletxeko areto nagusian.

Barazki, fruta, lore, ogia edo etxeko produktuen postuak jarri nahi dutenek, berriz, azaroaren 30era arte eman dezakete izena. Horiek ere udaletxean eman beharko dute izena.

Interesa dutenek edozein zalantza argitzeko edo argibideak jasotzeko, Udal Kultura Sailarekin harremanetan jar daitezke, 943 15 70 68 telefonora deituta.