Jose Luis Otamendik poesia errezitaldia eskainiko du gaur, Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2016ko urr. 27a, 14:35
Jose Luis Otamendi.

18:30ean hasita, urteetan zehar idatzi dituen hainbat poema errezitatuko ditu Otamendik. 

Neguko album bat poesia errezitaldia eskainiko du gaur, osteguna, Jose Luis Otamendik Udal Liburutegian. 18:30ean hasiko da olerki errezitaldia, eta liburutegiko harreraren ondoko gelan egingo dute. Urteetan zehar idatzitako olerkietatik batzuk aukeratu ditu idazle azpeitiarrak, eta horiek irakurriko ditu jendaurrean.