'Bota lasai!' kale inkestaren bigarren atala: Zer egingo zenuke Alde Zaharra biziberritzeko?

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2016ko urr. 27a, 11:32

Bota lasai! kale inkestaren bigarren atala da honakoa. Alde Zaharra biziberritzeko asmoz lanean ari dira Udala nahiz herriko hainbat eragile azken urteetan. Baina zer iritzi dute herritarrek gaiaren inguruan? Zer egingo lukete Alde Zaharra biziberritzeko? Horren inguruan galdetzera atera da Uztarria.eus kalera.

Urriaren hasieran jarri zuen martxan kale inkesten atal berria Uztarria Komunikazio Taldeak, herritarren iritziak biltzeko asmoz. Hala, aurrerantzean, hilabetean bi aldiz, Bota lasai! kale inkesta izango da ikusgai uztarria.eus-en.

Kalean ez ezik, webgunean ere iritzia eman daiteke, iruzkinen atalean ekarpena eginez. Beraz, badakizue, zuen iritziak bota lasai!

Bota lasai! kale inkestaren atal guztiak

1- Zeren eguna antolatuko zenuke Azpeitian?

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

azeitunabeltza | 2016-10-27 : 13:16

Tabernariak elkarlanean (ELKARREKIN lanean) ekimen ezberdinak antolatzea (kontzertuak, dj-ak, zozketak...), dendariek postuak kalera ateratzea (Azoka Herritiken egin ohi den moduan), alde zaharreko pareta ilun eta utziei kolorea ematea mural ezberdinak eginda, (artista gazteei aukera emanez).

Bestalde, plazako etxebizitzen fatxadak margotzea ondo legokeela uste dut. Taberna berriaren aurreko etxeak oso itxura utzia dute.

MAITE | 2016-10-28 : 10:45

Nik artista txikiei aukera emanez, herriko txokoak alaituko nituzke.

Musikari, antzezle, margolari, artisau... artista asko dago herrian eta ona litzateke, kalean espazioa eskeintzea berauei.

Adibidez, ostiral arratsaldez, atera kalera, musika eskolako ikasleak, dantza eskoletakoak, antzerki taldeak, etab.

Ez dauka aktuazio landu eta ondo prestatutako bat zertan izanik... erakustaldiak besterik gabe,entsegu modukoak kalean...

Ikasten ari direnentzak motibazioa eman dakieken zerbait eta plazara gerturatzen denak ikusiaz gozatu dezakena.

Erabiltzailearen aurpegia da hau JLarranaga | 2016-10-28 : 13:51

Hola, aurreko zapatuan Tolosan izan nitzen alaba ta suiakin. Eztakizute ze ambiente eder zegoen partezarreko kaleetan. Teja ta zigarrilloak erosi genituen billobantzat. Hemen ere alako zeoze egin beharko genuke, eskarrikasko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu