LOMCEren eta Heziberriren aurkako mobilizazioekin bat egin dute Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain

Uztarria.eus 2016ko urr. 26a, 19:26

LOMCE Espainiako hezkuntza legearen, Eusko Jaurlaritzaren Heziberri proiektuaren, errebaliden eta murrizketen aurkako mobilizazio eguna izan da gaur, asteazkena, Hego Euskal Herrian. Azpeitian, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko irakasle, guraso eta ikasleek bat egin dute mobilizazioekin. Horrela, ordutebeteko lanuztea egin dute 09:00etatik 10:00etara, eta 9:30ean elkarretaratzea (argazkian) Perdillegiko eraikinaren aurrean.

ELAk, Steilasek, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak, CCOOk eta UGTk deitu dituzte gaurko protestak.