Jokin eta Julen Artetxek irabazi dute '3txulo' saioko dantzaren zozketa

Uztarria.eus 2016ko urr. 24a, 15:40

Jokin eta Julen Artetxe azpeitiarrek irabazi dute ETB3ko 3txulo saioko dantzaren zozketa, parte-hartzaile guztien artean zozketa egin ostean. Egitasmoan parte hartzeko parte-hartzaileek programaren koreografia dantzatzen bideo bat grabatu eta 3txuloren webgunera bidali behar zuten. Bi anaia azpeitiarren bideoa izan da zozketan saritu dutena. PortAventurara bidaia, marrazki bizidunen DVDa eta 3txulo saiora joateko aukera jaso dituzte. Hala, PortAventuran izan da Artetxe-Aramendi familia (argazkian).

(Argazkia: Eitb.eus)