Depedro eta Mobydick taldeen kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko urr. 24a, 15:05
Depedro (J-musind).

Sarreren zozketan parte hartzeko, Mobydick bakarlariaren berezko izen abizenak bidali beharko dituzte bazkideek uztarriazozketak@gmail.com helbidera. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Depedro eta Mobydick taldeek kontzertuak eskainiko dituzte igandean, urriaren 30ean, Sanagustin kulturgunean, 21:00etan hasita. Zuzenekoetara joateko bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkide direnen artean.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zeintzuk dira Mobydick izenez ezaguna den artistaren izen-abizenak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko, urriak 28, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan, 13:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, kulturaz.eus webgunean.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.